Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

COVID-19ak erasandako ikastetxeen kopuruak ez du gorabehera handirik izan EAEn

AGENCIAS | REDACCIÓN

Zehazki, 83 ikastetxek dute ikasgelaren bat itxita koronabirusagatik, joan den ostiralean baino bat gutxiagok. Gainera, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda duen ikastetxerik.

  • Ikasgela bat.

    Ikasgela bat. Artxiboko irudia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak COVID-19ak EAEko ikastetxeetan duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu. Une honetan, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda duen ikastetxerik, baina guztira 115 gela itxita daude 83 ikastetxetan.

116 ikasgela itxita egon ziren ostiralean EAEn, COVID-19an kasu positiboren bat izan zutelako, astelehen honetan baino bat gehiago. Beraz, COVID-19ak erasandako ikastetxeen kopurua egonkor mantendu da Euskadin azken egunotan.

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 gela zituen guztira (2 urtetik hasi eta derrigorrezko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzara arte). Itxitako gelen kopurua ikasgela guztien % 0,66 da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.