Itxi

Gizartea

Koronabirusa

COVID-19aren ondorioz EAEn itxitako ikasgelen kopurua 116ra igo da, guztien % 0,66

eitb.eus

Azken orduetan 84 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, alegia, atzo baino 6 ikastetxe gehiagotan. Gainera, ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera eten duen ikastetxerik.

  • Arbela bat.

    Arbela bat. Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak EAEko ikastetxeetan COVID-19ak duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu. Gaur egun, ez dago urrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik, baina orotara 116 ikasgela daude itxita 84 ikastetxetan.

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,66 da, ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

COVID-19 kasuengatik itxita zeuden ikastetxeetako ikasgelen kopuruak behera egin zuen ostegunean. 109 ziren, asteazkenean baino 21 gutxiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.