Gizartea
Koronabirusa
236 ikasgela daude itxita Hego Euskal Herrian COVID-19agatik
agentziak | erredakzioa
EAEn 110etik 130era igo da kopurua 24 ordutan. Nafarroan beste 314 ikasle konfinatu dituzte, eta 2.219 dira guztira.
-
Eskola jantokia. Argazkia: Efe
Orotara 236 dira Hego Euskal Herrian COVID-19 kasuren bat dagoelako itxita dauden ikasgelak.
130 ikasgela daude itxita gaur EAEn arrazoi horrengatik, hau da, atzo baino 20 gehiago, eta 2 urtetik unibertsitate aurreko ikasgela guztien % 0,74ra iritsi da.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, gaur eguerdian 91 ziren ikasgelaren bat itxita zuten ikastetxeak, bezperan baino 13 gehiago. Gainera, ez dago eskola osorik jarduera erabat etenda duenik.
Itxitako ikasgela kopurua 130era iritsi da, atzo baino 20 gehiagorekin. 17.554 ikasgela daude 2 urtetik unibertsitate atarira arte, eta horien % 0,74a dago itxita.
Nafarroa
Nafarroari dagokionez, Haur eta Lehen hezkuntzako 314 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan, eta guztira 2.219 dira berrogeialdia egiten ari direnak.
Foru Erkidegoko 14 zentrotako talde egonkorretakoak dira konfinatutako azken ikasle horiek, eta aldi berean, 244 ikasle itzuli dira aurrez aurreko eskoletara.
Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien artean, % 3,58 daude konfinatuta, 53 zentrotako 106 ikasgela (ikasgela guztien % 3,04).