Itxi

Gizartea

Desagertuta

Suitzako arroila batean desagertu zen Alloko bizilagunaren bila jarraitzen dute

Agentziak | Erredakzioa

Ezbehar hartan, Uharte Arakilgo 29 urteko gazte bat, Alloko 33 urteko beste bat eta Gueñesen bizi zen 48 urteko bizkaitar bat hil ziren. Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen lau turistak.

  • Suitzan desagertutako euskal herritarra topatzeko bilaketa lanak.

    Suitzan desagertutako euskal herritarra topatzeko bilaketa lanak. Artxiboko argazkia: EFE

Abuztuaren 12an Suitzako arroila batean desagertu zen Alloko (Nafarroa) bizilagunaren bila jarraitzen dute oraindik, istripua izan eta bi hilabetera. Egun hartan, Suitzako Alpeetan gidaririk gabe arroila jaitsieran ari ziren lau euskal herritarrek istripua izan zuten. Ezbehar horretan hildako hiru lagunen gorpuak Euskal Herrira ekarri zituzten.

Susana Castanera Alloko alkateak azaldu duenez, arroila jaitsi zuen laugarren taldekidea oraindik ez da agertu: "Bilaketarekin jarraitzen dute, baina oraindik ez dute topatu, eta hori albiste txarra da. Egoera mingarria da. Egunero gogoratzen ditut mutil horiek eta beraien familiak, eta atzo bereziki, gogoan nuelako bi hilabete igaro direla istripua gertatu zenetik".

Ezbehar hartan, Uharte Arakilgo 29 urteko gazte bat, Alloko 33 urteko beste bat eta Gueñesen bizi zen 48 urteko bizkaitar bat hil ziren.

Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen lau turistak, Suitzako Parlitobeleko arroilan (St. Gallen kantoian). Arroilen jaitsieran esperientzia handikoak ziren guztiak.