Gizartea
Koronabirusa
Olentzero eta Errege Magoen desfileak bertan behera utzi ditu Gasteizko Udalak
Agentziak | Erredakzioa
Kalean jenderik ez pilatzeko hartu dute erabakia, Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak azaldu duenez. Udala “ilusioari eutsiko dion programa bat osatzeko” lanean dago.
-
Olentzero, Gasteizen 2019an. EiTBren bideo bateko irudia
Aurtengo Olentzeroren kalejira eta Errege Magoen desfilea bertan behera utzi ditu Gasteizko Udalak, koronabirusaren pandemian kalean jenderik ez pilatzeko.
Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak eman du erabakiaren berri. Esan duenez, Udala “baldintzei egokituko zaien” Gabonetako programazioa diseinatzeko lanean dago.
"Estamos armando un programa que consiga mantener la ilusión de los verdaderos protagonistas de estas fiestas", que son los niños, ha explicado la concejala, quien ha señalado que se trabaja en diferentes opciones en función de la evolución de la pandemia.
“Jai hauetako benetako protagonistak diren umeen ilusioari eustea lortuko duen programa bat osatzen ari gara”, argitu du zinegotziak. Pandemiaren eboluzio posibleak kontuan hartzen dituzten zenbait aukera aztertzen ari dira.
Bestalde, Gasteizko 2021eko Inauteritako desfileak ere bertan behera geratu dira.