Gizartea
Elkarretaratzea
AEB Kubaren aurka aplikatzen ari den blokeoa salatu dute Bilbon
Agentziak | Erredakzioa
"Donald Trumpen ankerkeriarekin blokeoa aplikatu duen presidenterik ez da izan sekula", ohartarazi dute.
-
Elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan. Argazkia: LAB
AEB Kubaren aurka aplikatzen ari den ekonomia, finantza eta merkataritza blokeoa salatu dute kolektibo ezberdinek Bilbon. "Donald Trumpen ankerkeriarekin blokeoa aplikatu duen presidenterik ez da izan sekula", ohartarazi dute.
Kubako etorkinen elkarteek, CCOO, ELA, ESK, Ikama, Ikasle Ekintza, LAB, Steilas eta UGT sindikatuek, alderdi politikoek eta beste kolektibo batzuek elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga plazan.
Uhartean bizi diren "11,3 milioi pertsonaren giza eskubideak sistematikoki, modu nabarmen eta masiboan urratzen" ari direla kritikatu dute protestan.
AEBetako Gobernuak "nazioarteari bizkarra eman eta MOE bezalako erakundeak utzi ditu", Kubak, ostera, munduari elkartasuna azaldu dio: "bakarrik pandemian zehar 3.700 osasun boluntario bidali ditu 38 herrialdetara, horietako % 61 emakumezkoak", gogorarazi dutenez.