Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Gasteizko 2021eko Inauterietako desfileak bertan behera geratu dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jende pilaketak saihesteko eta "pertsonen osasuna babesteko" hartu du erabakia Gasteizko Udalak.

  • Gasteizko inauteriak (2017).

    Gasteizko inauteriak (2017). Argazkia: Gasteizko Udala

Gasteizko 2021eko Inauteritako desfileak bertan behera geratu dira, osasun krisia dela eta. Udalak atzo, osteguna, arratsaldean egindako bileran eman zien erabaki horren berri konpartsei.

Gasteizko desfileek milaka lagun biltzen dituzte urtero hiriko erdiguneko kaleetan. Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak jakinarazi duenez, "kalean jendea biltzea saihesteko" hartu dute erabakia, une honetan, "lehentasuna pertsonen osasuna zaintzea" delako.

Zinegotziak eskerrak eman dizkie konpartsei haien lanagatik eta proposamen alternatiboak entzuteko prest agertu da. "Konpartsen iritzia aintzat hartuko dugu auzoetan ordezko jarduerak proposatu nahi badituzte", erantsi du.