Itxi

Gizartea

SEISMOA

3,1 graduko lurrikara izan da Lizoainen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Iruñerriko hainbat tokitan sentitu dute 12:44an gertatu den lur mugimendua.

  • 3,1 graduko lurrikara izan da Lizoainen

    Lizoainen izandako 3,1 graduko lurrikara. Argazkia: Espainiako Geografia Institutua

3,1 graduko lurrikara izan da ostiral honetan, 12:44an, Lizoainen (Nafarroa), Espainiako Geografia Institutuak jakitera eman duenez. Gainera, 11:04an, 1,7 graduko lurrikara txiki bat izan da leku berean.

Dirudienez, Iruñerriko hainbat tokitan sentitu dute lur mugimendua: Olatzen, Atarrabian, Uharten, Antsoainen, Burlatan, Noainen (Elortzibar), Iruñean, Sarrigurenen, Zizur Nagusian, Agoitzen, Elon eta Arangurenen.

Duela egun batzuk ere hainbat lurrikara izan ziren Lizoainen eta Eguesibarren, horietako bat 4,6 gradukoa.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN