Gizartea
Koronabirusa
91ra jaitsi da COVID-19agatik itxita dagoen ikasgela kopurua EAEn
agentziak | erredakzioa
2 urtetik hasita hezkuntza ez unibertsitarioko ikasgela guztien % 0,52a da hori, eta bezperan baino 11 gutxiago.
-
Eskola. Argazkia: Efe
EAEn 91 ikasgela daude itxita COVID-19 kasu positiboren bat dutelako, hau da, bezperan baino 11 gutxiago, eta 2 urtetik hasita hezkuntza ez unibertsitarioko ikasgela guztien % 0,52.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak zabaldutako datuen arabera, gaur eguerdian 59 ziren ikasgelaren bat koronabirusagatik itxita zituzten eskolak, asteazkenean baino sei gutxiago. Gainera, ez dago zentro osorik itxita.
Guztira 91 dira zarratu dituzten ikasgelak, bezperan baino 11 gutxiago. 2 urtetik hasita hezkuntza ez unibertsitarioan dauden 17.554 ikasgelen % 0,52 da hori.