Itxi

Gizartea

Donostia

Metroko lanak "behin betiko gelditzea" exijitu du Satorralaia plataformak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Halaber, Jaurlaritzari eskatu dio atzemandako arazo larri guztien berri emateko, eta azaroaren 14rako manifestazioa deitu du Donostian.

  • Metroko lanak "behin betiko gelditzea" exijitu du Satorralaia plataformak

    Donostiako Metroaren obrak. Argazkia: Euskadi Irratia

Donostialdeko Metroaren lanak "zentzugabeak" direla iritzita eta hirigunean sortu duten "anabasa" kontuan hartuta, Satorralaia auzo plataformak horren gaineko "erantzukizunak" exijitu ditu, eta, protesta gisa, Donostian manifestazioa egingo dutela iragarri du.

Iñaki Arriola Garraio sailburuak asteazkenean jakinarazi zuen Metroa ez dela iragarritako urtean, 2022an, martxan egongo, eta 2024ko bigarren seihilekoan inauguratuko dutela, "Mirakontxa-Easo tartean izandako arazo "larrien" ondorioz. Horrek nabarmen garestituko ditu lanak: hasieran iragarritakoa (53,2 milioi euro) baino % 50-70 gehiago.

Hori horrela, Satorralaiak berretsi du "erokeria" dela gertatzen ari dena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Metroan atzemandako arazo larri guztien berri emateko. Halaber, aurreratu du azaroaren 14an, Donostian, manifestazioa egingo dutela "obrak behin betiko gelditzea" eskatzeko.