Gizartea
Larunbat arratsaldetik
Sei eta bi urteko bi neba-arreba desagertu dira Kordoban
Erredakzioa
Aitak eman zuen abisua 18:40ean bere seme-alabak, sei urteko neskatoa eta bi urteko mutikoa, hiriburuko parke batean jolasean zeudela desagertu egin zirela esateko.
Kordobako Polizia Nazionala bi neba-arreben bila ari da, sei urteko neskatoa eta bi urteko mutikoa. Biak larunbat arratsaldean desagertu ziren, aitak salatutakoaren arabera, hiriburuko Cruz Conde parkean jolasten zeudela.
Informazio hori Europa Pressi konfirmatu diote Kordobako Polizia Nazionaleko iturriek. Poliziak ikerketa bat martxan jarri du bi haurrak aurkitu eta gertatutakoa argitzeko.
Iturri berdinen arabera, bi haurren aita izan da abisua eman duena, 18:40ak aldera. Bere hitzetan, sei urteko neskatoa eta bi urteko mutikoa desagertu egin ziren Kordoba hiriburuko parke batean jolasten zeuden bitartean.
Abisua eman ondoren, aitak salaketa jarri zuen Polizia-etxean.
Haurren gurasoak dibortzio prozesu baten sartuta daude eta umeak Huelvan bizi ohi dira amarekin batera. Asteburuan Kordobara joan ziren aitarekin batera.