Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Kutsatze tasa altuko hirietan neurri murriztaile berdinak ezartzea proposatu du Illak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Osasun ministroak hirietan mugikortasuna mugatu nahi du, 100.000 biztanleko 500 kasu daudenean, positiboen tasa % 10etik gorakoa denean edo zaintza intentsiboko unitateen % 35 beteta daudenean.

  • Salvador Illa eta Fernando Simon.

    Salvador Illa eta Fernando Simon. Argazkia: EFE

Koronabirusagatik kutsatze maila altua duten Estatuko hiri handi guztietan neurri murriztaile berdinak ezartzea proposatuko die Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak autonomia erkidegoetako agintariei asteazken honetan egingo duten bileran.

Salvador Illa Osasun ministroak egin du iragarpena, Madrilgo Erkidegoko Gobernuarekin pandemia gelditzeko asmoz egin duen bileran bi exekutiboak akordio batera iritsi direla iragartzeko iluntzean egin duen agerraldi publikoan.

Mugikortasuna, ordutegiei eta edukierari lotutako neurri murriztaileak 100.000 biztanletik gorako hirietan ezarriko lituzkete, baldintza hauetako bat betez gero: hamalau eguneko epean 100.000 biztanleko 500 kutsatze baino gehiago detektatzea, PCR proba bidez atzemandako kasu positiboen tasa % 10etik gorakoa izatea edo autonomia erkidegoko ospitaleetako zainketa intentsiboetako unitateetako plazen % 35 baino gehiago beteta egotea.

Illak esan du Madrilgo Gobernuarekin egindako ituna "ona" dela eta gainerako erkidegoetan ezarri nahiko lukeela. Edonola ere, onartu du erabakiak "askoz lehenago" eta "kutsatze maila baxuagoarekin" hartu behar zituztela.