Gizartea
KORONABIRUSA
COVID-19aren ondorioz EAEn itxitako ikasgelen kopurua 207ra jaitsi da
EITB.EUS
Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, guztira 207 gela itxi dituzte, 145 ikastetxetan. Oraindik ez dago COVID-19aren ondorioz aurrez aurreko hezkuntza-jarduera erabat eten duen ikastetxerik.
-
Haurren motxilak zintzilik, ikasgelan. Argazkia: IREKIA
Euskal ikastetxeetan koronabirusagatik itxita dauden ikasgelen kopuruak behera egin du, beste behin, eta 207 dira astearte honetan, atelehenean baino 26 gutxiago.
EAEko ikastetxeetan COVID-19aren pandemiarekin lotutako datuak eguneratu ditu Hezkuntza Sailak. Guztira 207 gela itxi dituzte, 145 ikastetxetan. Beraz, ikasgelak itxi dituzten ikastetxeen kopurua ere jaitsi egin da; 162 izatetik 145 izatera pasatu da.
Oraindik ez dago COVID-19aren ondorioz aurrez aurreko hezkuntza-jarduera erabat eten behar izan duen ikastetxerik, Hezkuntza Sailak zabaldu dituen azken datuen arabera.
2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 gela izango ditu guztira (2 urtetik hasi eta derrigorrezko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzara arte). Itxitako ikasgelak ikasgela guztien % 1,17 dira.