Gizartea
KORONABIRUSA
233ra jaitsi dira EAEn COVID-19agatik itxitako ikasgelak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ikasgelak itxi dituzten ikastetxeak ere gutxiago dira. Ostiralean 188 ziren eta gaur, berriz, 162, Hezkuntza Sailak zabaldu dituen azken datuen arabera.
-
Haurrak ikasgelan. Artxiboko argazkia: IREKIA
COVID-19 kasuengatik itxita dauden euskal ikastetxeetako ikasgelen kopuruak behera egin du, eta astelehen honetan 233 dira, aurreko ostiralean baino 47 gutxiago.
Ikasgelak itxi dituzten ikastetxeak ere gutxiago dira: ostiralean 188 ziren eta gaur, berriz, 162, Hezkuntza Sailak zabaldu dituen azken datuen arabera.
Oraindik ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera COVID-19 delakoagatik erabat eten behar izan duen ikastetxerik.
Aurtengo ikasturtean, euskal hezkuntza-sistemak 17.554 gela ditu, 2 urtetik hasi eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzara arte; beraz, pandemiak itxitako eskolen kopuruaren bataz bestekoa % 1,32 da.