Itxi

Gizartea

NAFARROA

Lurrikara gehiago izan dira Eguesibarren eta Esteribarren

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

80 mugimendu sismiko baino gehiago izan dira Nafarroan asteazkenetik. Iraila hasi zenetik 200 baino gehiago.

  • Adituek uste dute ez dagoela kezkatzeko arrazoirik.

    Adituek uste dute ez dagoela kezkatzeko arrazoirik.

Eguesibarren eta Esteribarren beste hiru lurrikara gertatu dira azken orduetan. 00:46an 2,1 graduko mugimendua izan da Eguesibarren eta 04:56ean eta 05:48an 2,3 eta 2,4 gradukoak Esteribarren, Espainiako Geografia Institutuak jakitera eman duenez.

Asteazkenetik 80 mugimendu sismiko baino gehiago izan dira Nafarroan, eta horietako batzuk herri ezberdinetan antzeman dituzte. Guztira, iraila hasi zenetik 200 mugimendu izan dira foru erkidegoan.

Azken egunotan izan diren lurrikara guztiek kezka eta ezinegona sortu dute herritarrengan, baina adituek diote ez dagoela arrazoirik kezkatzeko: