Itxi

Gizartea

Hezkuntza

280 ikasgela daude bakartuta EAEko ikastetxeetan, ostegunean baino 15 gehiago

eitb.eus

Ikasgela guztien % 1,59 daude itxita, baina oraingoz ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik.

  • Ikasgela bat hutsik. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

    Ikasgela bat hutsik. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan COVID-19ak duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu. Aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik ez dago oraingoz, baina orotara 280 ikasgela daude itxita, 188 ikastetxetan.

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino), eta horien % 1,59 daude itxita.

Ostegunean, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 265 ikasgela zeuden bakartuta COVID-19aren ondorioz, asteazkenean baino hiru gutxiago. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.