Gizartea
NAFARROA
3,3 graduko lurrikara batek Nafarroa astindu du
EITB.EUS
Guztira, 70 astindu baino gehiago zenbatu dituzte 30 ordutan, eta 200 baino gehiago iraila hasi zenetik.
-
Epizentroa Eguesibarren izan duen lurrikararen mapa. IGN
Lurrikara gehiago izan dira azken orduetan Nafarroan, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak bere webgunean jakinarazi duenez.
Guztietan handiena, 3,3koa, 04:00etan gertatu da. Bost kilometroko sakoneran izan du epizentroa, Eguesibarreko Lizoain herritik hiru kilometrora.
Azken egunotan, lurraren dardarak etengabekoak dira Nafarroan. Guztira, 70 astindu baino gehiago zenbatu dituzte 30 ordutan eta 200 baino gehiago iraila hasi zenetik.
Astinduen kopurua dela eta, inguruko herritarren kezka geroz eta handiagoa da. Dena dela, adituen esanetan, ez dago larritzeko arrazoirik.