Gizartea
Hezkuntza
Steilasek Jaurlaritza salatu du hezkuntza berezian irakasleek duten babes faltagatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Steilasek langileak babesteko materiala eskatu zion Hezkuntza Sailari, baina gabezia horren aurrean "erantzunik" jaso ez dutenez, auzitara eraman dute Jaurlaritza.
-
Ikasgela bat hutsik. Argazkia: EFE
Steilas sindikatuak Hezkuntza Sailaren aurkako salaketa jarri du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, hezkuntza bereziko langileek babes materialik ez dutela iritzita.
Hain zuzen ere, laneko arriskuen babeserako zerbitzuak ezarritako neurriak betetzeko eskatu diote salaketa horren bidez. Horretarako, Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salara jo dute, aipatu sindikatuak jakinarazi duenez.
Steilasek argi utzi du Hezkuntza Sailaren laneko arriskuen babeserako zerbitzuak hezkuntza bereziko langileei zuzendutako neurri zehatz batzuk iragarri zituela iragan ekainean, "COVID-19arekin kutsatzeko arrisku handiagoa dutelako horiek". Alabaina, beharginek ez dute materialik jaso, "ikastetxeek horretarako sekulako ahalegina egin badute ere".
Auzitara jo aurretik, Steilasek azalpenak eskatu zizkion Hezkuntza Sailari, baina gabezia horren aurrean irtenbiderik proposatu ez dutenez, salaketa jarri dute langileen "oinarrizko eskubideak babestu ez dituztelako".