Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

8.465 isun jarri dituzte EAEn ekainaren 18tik, maskararekin lotuta

EITB.EUS

Guztira, Ertzaintzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaltzainek 10.361 isun jarri dituzte COVI-19a saihesteko jarritako osasun neurriak ez betetzeagatik.

  • Algortan egindako botiloi baten artxiboko irudia.

    Algortan egindako botiloi baten ETBko artxiboko irudia.

Ertzaintzak eta EAEko udaltzainek 10.361 salaketa jarri dituzte ekainaren 18tik irailaren 15era, Osasun Sailak koronabirusaren krisiari aurre egiteko ezarritako arauak ez betetzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak 5.174 isun jarri ditu eta udaltzainek, berriz, 5.187. Lurraldeka, Araban 2.089 salaketa jarri dituzte, Bizkaian 5.684 eta Gipuzkoan 2.582.

Isun gehienak maskararekin zerikusia duten arau-hausteengatik jarri dituzte: Orotara jarritako 10.361 isunetatik 8.465 horregatik izan da (7.699 jantzita ez eramateagatik, 617 gaizki jantzita izateagatik eta 149 establezimenduetako jabeei, erabilera "ez zaintzeagatik").

Kalean edateagatik edo botiloiengatik, bestalde, 1.020 isun jarri dituzte: 680 Ertzaintzak eta 340 udaltzaingoak.

Beste egoera batzuengatik askoz ere salaketa gutxiago jarri dituzte: 194 ostalaritzan, 1,5 metroko distantzia fisikoa ez errespetatzeagatik; 142 bi metroko distantzia-tartea errespetatu gabe erretzeagatik; 222 gazte lokal eta lonjetako arau-hausteengatik; 61 aforoa ez errespetatzeagatik etab.