Gizartea
Koronabirusa
Tuterak haurren jolastokiak eta kirol pistak itxiko ditu datozen 15 egunetan
Agentzia | Erredakzioa
Nahiz eta konfinamenduan egon, guraso batzuek seme-alabak ikastetxera ez, baina jolastokietara eramaten dituztela egiaztatu ondoren hartu du Udalak erabakia.
-
Tutera (Nafarroa). EiTBko bideo batetik ateratako bideoa.
Hiriko haurren jolastoki guztiak eta kirol pistak itxiko ditu Tuterako Udalak datozen 15 egunetan.
“Hezkuntza Departamentuko jarraibideekin koherente izan nahi dugu, bere eskumeneko jolastokiak itxi egin baititu ikastetxeetan, haur zein lehen hezkuntzan”, azaldu du Erika Navarro Osasun zinegotziak.
Ikastetxeetan Hezkuntza ikuskatzaileek emandako zuzentarauak ikusita, Tuterako Udalak haurren jolastokiak itxiko ditu datozen 15 egunetan.
Navarroren ahotan, “ikastetxeetan burbuila taldeak mantentzeko neurriarekin koherente izateko, Udalak neurri berdina antzeko zonaldeetan aplikatzea logikoa da”.
Zentzu horretan, nahiz eta konfinamenduan egon guraso batzuek seme-alabak ikastetxera ez, baina jolastokietara eramaten dituztela egiaztatu ahal izan dute hezkuntza zentroetako ordezkarien bidez, eta horrek Udala erabakia hartzera bultzatu du, zinegotziak erantsi duenez.
Hala ere, lasaitasun mezu bat eman nahi izan du Osasun zinegotziak: “datu epidemiologikoak Tuteran ez dira txarrenak orain, baina neurriekin koherentzia mantendu behar dugu, guztion segurtasuna bermatzeko”.
Alejandro Toquero alkateak aginduta, Udaltzaingoak zonalde horiek balizatuko ditu ostiral honetan.