Gizartea
Eguzkia
Beroak hondartzetako edukiera betetzea ekarri du
eitb.eus
Hala gertatu da Aritzatxun, La Arenan, Lagan, Areetan, Gorlizen eta Hondarribian. Gainera, Sopelan hondarrera iritsi nahi zutenen jende-ilarak sortu dira.
Gaurko eguzkiaren eta beroaren ondorioz, hainbat hondartzetako edukierak bete egin dira, COVID-19aren pandemiagatik jarritako segurtasun neurriak direla eta.
Horixe gertatu da Bizkaiko Aritzatxun, La Arenan, Lagan, Areetan eta Gorlizen, eta baita Hondarribian (Gipuzkoa) ere.
Era berean, Ereagako, Lagako eta Plentziako hondartzetan, besteak beste, Ertzaintzak hesiak jarri ditu sarrera kontrolatzeko, eta horiek sortutako ilarek bisitariak gogaitu dituzte.
Pandemiari aurre egiteko neurriengatik, segurtasun distantziagatik batik bat, agintariek gehienezko edukiera zehaztu behar izan dute hondartzetan, eta bisitari batzuk etxera itzuli behar izan dira ura probatu ere egin gabe.