Gizartea
KORONABIRUSA
Haurtzaindegi bat itxi dute Angelun, irakasle batek COVID-19an positibo eman ostean
EITB.EUS
Astelehenetik asteazkenera egongo da, oraingoz, itxita. 36 familiari eragiten dio erabakiak.
-
ETBk haurtzaindegi batean hartutako artxiboko irudia.
Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, haurtzaindegi bat itxi dute Angelun, irakasle batek COVID-19an positibo eman ostean.
Ez da jakitera eman zein den haur eskola baina bai erabakiak 36 familiari eragiten diola.
Irailaren 14tik, astelehena, 16ra itxita egongo da oraingoz.
Hain zuzen ere, hainbat neurri murriztaile hartu ditu gaur Pirinio Atlantikoetako prefetak departamentu osorako, koronabirusa indarra hartzen ari dela ikusita: Musukoa janztea derrigorrezkoa izango da Lapurdiko hainbat herritako erdiguneetan, 10era mugatuta geratu dira bilerak eta debekatuta egongo dira 5.000tik gorako ekitaldiak.