Gizartea
Koronabirusa
Frantziako Gobernuak Ipar Euskal Herria eremu gorrira pasatu du koronabirusagatik
eitb.eus
Prefetek neurri gehigarriak hartu ahal izango dituzte izurritearen aurrerapena geldiarazteko.
Frantziako Gobernuak eremu "gorria" ezarri du Ipar Euskal Herria, COVID-19aren zirkulazio handia dela eta. Jean Castex Frantziako lehen ministroak ohartarazi duenez, koronabirus izurritea "gogortu" egin da Frantzia osoan.
Azken zenbaketaren arabera, agintariek 42 departamentu sartu dituzte alerta gorrian, birusaren zirkulazio handiaren ondorioz, eta Marseilla, Bordele eta Guadalupeko prefektuei epidemia geldiarazteko neurri gehiago eskatu dizkiete, egoerak okerrera egin duelako.
Erabakiak prefetei baimena ematen die pertsonen eta ibilgailuen joan-etorriak mugatzeko, jende-kontzentrazioak debekatzeko edo jatetxeak, museoak edo merkatuak behin-behinean ixteko, besteak beste, beharrezkotzat jotzen denean.
Koronabirusarengatik ezarritako koarentena 14 egunetik zazpira murriztea erabaki du ostiral honetan Frantziako Gobernuak.