Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

COVID-19a duten gaixoen erdiek antigorputzak garatzen dituzte lehen egunetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kutsatuta zeuden susmoa zuten 153 pazientek hartu zuten parte azterlanean, SARS-CoV-2aren kontrako antigorputzen garapena aztertzeko.

  • Emakume bat PCR proba egiten

    Emakume bat PCR proba egiten. Irudia: EFE

COVID-19a duten gaixoen erdiek antigorputzak garatzen dituzte infekzioaren lehen egunetan, edozein isotipokoak, baina IgG batez ere (G immunoglobulinak, gorputzak birusaren aurkako defentsak dituela adierazten dutenak). Hori orain arte ezagutu dena (bi aste inguru) baino denbora dezente laburragoa da.

Hala adierazi du Santanderko Marques de Valdecilla Unibertsitate Ospitaleko adituek egindako ikerketa batek. Gainera, lanak agerian utzi du SARS-CoV-2aren kontrako IgM-aren atzemateak (infekzioa aktibo dagoela adierazten dutenak) kutsatzearen susmo handia eta PCR negatiboa zuten pertsonen erdia identifikatu zuela.

Azterketa horretan kutsatuta zeuden susmoa zuten 153 pertsonak hartu zuten parte, SARS-CoV-2aren kontrako antigorputzen garapena aztertzeko. Aztertutako serumaren batez besteko denbora bi egunekoa izan zen, PCRa egin ondoren. Gaixoen % 84,97k emaitza positiboa izan zuen PCR proban; gainerakoek, berriz, infekzioa iradokitzeko datu klinikoak eta analitikoak izan arren, negatibo eman zuten.

PCR positiboa zuten pazienteak IL-6 balioaren arabera geruzatu ziren (interleucina-6, pazienteen larritasuna geruzatzen laguntzen duen markagailu sistemikoa). Pazienteen % 44,62k 40 pg/mL baino balio txikiagoa zuten, eta % 55,38k 40 pg/mL baino balio handiagoa.

IgG, IgA (antigorputz absolutuak) eta IgM antigorputzen prebalentzia % 51,6koa, % 30,1ekoa eta % 37,9koa izan zen, hurrenez hurren, biztanleria osoan. Ez zen alde esanguratsurik ikusi PCR positiboa eta negatiboa zuten hiru isotipoetako bakar baten prebalentzian.

Hala ere, IgM eta IgG antigorputzak ugaritu egin ziren PCR positiboa eta IL-6 altua zuten pazienteetan (% 44,4 eta % 58,4), PCR positiboa eta IL-6 baxua zutenekin alderatuta (% 24,1 eta % 41,4, hurrenez hurren). Era berean, IgM antigorputzen prebalentziak gora egin zuen PCR negatiboa eta IL-6 altua (% 52,1) zuten pazienteetan, PCR positiboa eta IL-6 baxua (% 24,1) zuten pazienteetan baino.