Gizartea
Koronabirusa
Mungiako Bentades ikastetxea itxita, COVID-19 kasuak direla eta
EITB.EUS
Astearte honetan hainbat positibo atzeman ostean, zuzendaritzak ikastetxea ez irekitzea erabaki du.
Mungiako Bentades ikastetxea itxita egongo da asteazken honetan, azken orduetan atzeman dituzten koronabirus kasuak direla eta.
Zuzendaritzak gurasoei bidalitako oharraren arabera, erabakia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin adostu dute, eta haurtzaindegia eta bi urteko gelak irekita egongo direla zehaztu du.
Amaitzeko, zuzendaritzak gaur emango du horri buruzko xehetasun gehiago, azken orduetan egindako proben emaitza guztiak eskura izan ostean.
Bentades itunpeko ikastetxe pribatua da eta 0 eta 16 urte arteko 750 ikasle dauzka.