Pentsiodunek zahar egoitzetako egoera salatu dute EAEko Fiskaltza Nagusiaren aurrean
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak txosten bat aurkeztu dio gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiari, COVID-19aren aurka zahar egoitzetan hartutako neurriak kritikatzeko. Txosten horren bidez salatu dute COVID-19aren ondorioz izandako heriotzen % 40 zahar etxeetan gertatu direla, dela koronabirusaren lehen agerraldian, dela bigarrengoan.
Euskal pentsiodunen izenean, guztira hamabost pertsona bildu dira Carmen Adan Bilboko Justizia Auzitegiko fiskal nagusiarekin, ordubetez.
Hitzordua bukatu dutenean, gogora ekarri dute martxoan Arabako Fiskaltzak izapideak ireki zituela, zentro horietako egoera salatzeko.
Pentsiodunen esanetan, fiskalak azaldu die isilpean gorde behar dituela Fiskaltzak horren harira egindako mugimendu guztiak. Halaber, esan die pertsona bat izendatu dutela koronabirusarekin lotutako izapideak kudeatzeko, eta berori arduratuko dela aurkeztutako txostena gestionatzeaz ere.
Nolanahi dela, pentsiodunek onartu dute ez dutela uste Fiskaltzak ofizioz jardungo duenik. Horregatik, zahar etxeetako egoeraren ondorioak pairatu dituztenei eskatu die salaketak jar ditzatela, arreta zerbitzuan akatsak atzeman badituzte.
Fiskalari gaur emandako dokumentuan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzko informazioa jaso dute. Hain zuzen ere, komunikabideetan agertutako datuak eta zahar egoitzetan dauden adinekoen senitartekoen eta bertako langileen lekukotzak hartu dituzte kontuan.
Fiskalarekin izan ostean, Pentsiodunen Mugimenduak astelehenetako ohiko mobilizazioei berrekin die, abuztuko etenaldiaren ondotik.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dute protesta, baita 70 udalerritan ere.
Albiste gehiago gizartea
135 pertsona bizi dira Donostiako Herrera auzoko fabrika abandonatu batean
Gizonak, atzerritarrak eta adinez nagusiak dira denak. Eraikinaren egoerak kezkatuta, Herripe auzo elkarteak ikuskapena egiteko eskatu zion Udalari. Teknikariak bertaratu direnean identifikatu dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak.
76 urteko gizon bat hil da Zarauzko hondartzan
Sorosleek oso larri atera dute uretatik eta, suspertzen saiatu badira ere, ez dute lortu.
Tuberkulosi kasu batek prebentzio eta kontrol protokoloa aktibatu du EHUko Zientzia Fakultatean
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak 70 kontaktu identifikatu dituzte. Hurrengo egunetan azterketak eta jarraipena egingo zaie.
Gasteizko errefuxiatuen zentroko plazak 200era murriztea ez dela nahikoa adierazi du Melgosak
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren ustez, Espainiako Gobernuak Gasteizen errefuxiatuak hartzeko proiektatutako zentroaren edukiera 350 plazatik 200era murriztea "ez da nahikoa", eta "harrerako euskal eredua" babestu du, berriro.
Auzitegi Nazionalak ez du onartu Israeli Vueltan boikota egitea egotzita jarritako salaketa, eskumen falta dela eta
Salaketa hori protesta egin dutenen eta erakunde bultzatzaile zein babesleen aurka jarri zuten; besteak beste, EH Bildu, Podemos, Izquierda Unida eta Sumar alderdi politikoen aurka.
Bertan behera geratu da Bilbon hilaren 17rako iragarritako Israelgo enbaxadorearen hitzaldia
Antolatzaileek ohar bat kaleratu dute, eta bertan adierazi dute hitzaldia bertan behera uztea erabaki dutela, "egungo krispazio politikoaren giroari ez laguntzeko, eta erantzukizunez jokatuz, hirugarrenei kalterik ez egiteko".
Nafarroako bizilagun bat ari dira ikertzen TikToken argitaratutako aurreratze arriskutsu batengatik
Guardia Zibilaren Trafikoko Ikerketa eta Azterketa Taldeak aldizka sare sozialetan egiten duen monitorizazioari esker izan dute horren berri. TikToken argitaratutako bideo batean ikusi zuten agenteek noranzko bikoitzeko N-232 errepidean, Errioxa parean, kamioi batek aurreratze arriskutsua egin zuela kontrako erreia inbadituz.
Maritxu Kajoi festan jasangarri eta dotore joateko, bigarren eskuko azoka jarriko du Emausek Arrasaten
Bigarren eskuko azoka zabalik egongo da, Fundazioak Arrasaten duen egoitzan, gaur, irailak 12, 17:00etatik 20:00etara, eta irailaren 20an, 10:30etik 13:30era.
Izena emana zuten zazpi jokalari israeldarrek baja eman dute Sestaoko Xake Txapelketan
Asteon jakin da horietako hiruk ez zutela parte hartuko, eta ostiral goizeko lehen orduan Sestaoko Xake Klubeko antolatzaileek baieztatu dute ez dela Israelgo jokalaririk izango Las Llanaseko pilotalekuan egingo den txapelketan.
Protestek ez dute etenik Vueltan, baina Fiskaltzaren ustez ez dira Audientzia Nazionalaren eskumena
Valladoliden jokatu den erlojuaren kontrako etapan bi pertsona atxilotu dituzte eta aske gelditu dira ondoren. Horrez gainera, beste 15 identifikazio egin dituzte polizia-agenteek.