Gizartea
Koronabirusa
Gasteizko Elorri zahar etxeko 11 egoiliarrek eman dute positibo PCR proban
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, Txagorritxu zahar etxean kasu berri bat atzeman dute azken orduetan, eta beste bi Ariznabarra zentroan.
-
Adinekoak paseoan. EFEren artxiboko irudia
Gasteizko Elorriaga kontzejuan dagoen Elorri zahar egoitzan 11 egoiliarrek eman dute positibo covid-19aren birusa atzemateko egin ohi duten PCR proban, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Gainera, Arabako zahar egoitzetan egiten ari diren probek hiru positibo gehiago atzeman dituzte azken orduetan: horietako bat Txagorritxuko egoitzan, eta beste biak Ariznabarra zentroan.