Gizartea
Koronabirusa
Beste lau egoiliar hil dira Bizkaiko adinekoentzako zentroetan asteartetik
Agentziak | Erredakzioa
Guztira, 21 lagun hil dira COVID-19aren bigarren olde honetan. Egun, 10 zentrotan daude positiboak, gehienak Barrikako, Elorrioko eta Bilboko egoitzetan.
-
10 positibo daude Sestaoko Albiz Santiago Llanos egoitzan. Argazkia: EFE
Bizkaiko adinekoen egoitzetako lau erabiltzaile hil dira asteartetik, koronabirusak jota. Hala, gaixotasunaren bigarren bolada hasi zenetik 21 pertsona hil dira, Bizkaiko Foru Aldundiak gaur emandako datuen arabera.
Azken orduetan egindako PCR probetan 104 egoiliarrek eman dute positibo, duela bi egun baino 10 gutxiagok. Positibo eman dutenen artean, 19 ospiraleratuta daude, herenegun baino bi gehiago.
Langileei dagokienez, 94 gaixo daude, duela bi egun baino bat gutxiago. 89 pertsona daude berrogeialdian, emaitzen zain.
Foru Aldundiko 10 egoitzatan daude positiboak: Truiuondo-Zamudio (11), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (17), Elorduy-Barrika (29), Ballesol-Bilbao (9), IFAS-Elorrio (20), IFAS-Gallarta (2), Albiz Santiago Llanos-Sestao (10), DomusVI Miraflores-Bilbao (4), Miranda Fundazioa (1) eta Avellaneda-Sopuerta (1).
Horrez gain, Birjinetxeko unitatean 88 lagun, 56 egoiliar eta egoera zaurgarrian dauden 32 pertsona daude.