Itxi

Gizartea

Nafarroa

Beste hiru lurrikara txiki izan dira Iruñerrian

EITB.EUS

Aurreko egunetan izandakoak baino apalagoak izan dira astinduak (2.4 eta 2.8ko indarrekoak), eta Lizoainibar-Arriasgoitin eta Eguesen izan dute epizentroa.

  • Epizentroa Lizoainen izan duen lurrikararen mapa.

    Hirugarren lurrikarak, 2.8 indarrekoa, Lizoainen izan du epizentroa. IGNren mapa

Hiru lurrikara txiki, 2.4 eta 2.8ko indarrekoak, izan dira azken orduetan Iruñerrian, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak bere webgunean jakinarazi duenez.

Lehendabizikoa, 2.4koa, asteazken goizean jazo zen, 06:19 aldera, eta Eguesen izan zuen epizentroa. Handik gutxira, 07:09an, indar bereko beste bat erregistratu zuten Lizoainibar-Arriasgoitin.

Atzoko azken astindua gauean jazo zen, 21:00ak jota zirenean, eta azken horrek ere Lizoainibar-Arriasgoitin izan zuen epizentroa. Hiruretan indartsuena hori izan zen, 2.8ko indarra izan baitzuen.

Igandetik astelehenera, bost lurrikara izan ziren haran horretan, eta horrelako mugimenduak ohikoak dira Nafarroako inguru horretan. Urtero izaten da 3ko indarra hartzen duen baten bat. Hiru edo lau urtean behin, berriz, 4ko indarra duen lurrikararen bat izaten da, eta hamar eta hogei urte artean behin, berriz, 5eko indarra duen baten bat. 2004an izan zen azken lurrikara indartsua, Itoizko urtegia betetzearekin batera.