Gizartea
KORONABIRUSA
Astebetean 19 pertsona hil dira EAEn COVID-19aren ondorioz
eitb.eus
Azken orduetan 700 kasu gehiago atzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan eta 120 Nafarroan. Halaber, lau adineko hil dira Bizkaiko eta Arabako egoitzetan.
19 pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz Euskadin abuztuaren 17tik 23ra bitartean, Osasun Sailak ohar baten bidez gaur, asteazkena, zabaldu duenez.
Gainera, EAEn, 700 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez eta Nafarroan beste 120, baina ez zen inor hil Foru Erkidegoan koronabirusaren ondorioz.
Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 363 Bizkaian atzeman dituzte, 215 Gipuzkoan eta 96 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 26 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Horrez gain, gaitza atzemateko 8.355 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Hain zuzen ere, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Araban: Amurrio (1), Arratzua-Ubarrundia (1), Artziniega (1), Berantevilla (1), Iruña Oka (1), Oion (4), Agurain (5) eta Gasteiz (82).
Bizkaian: Abadiño (1), Abanto Zierbena (4), Zornotza (5), Areatza (1), Arrigorriaga (1), Artea (2), Aulesti (2), Bakio (1), Balmaseda (1), Barakaldo (25), Barrika (2), Basauri (4), Berango (1), Bermeo (2), Berriz (1), Bilbo (112), Busturia (1), Derio (2), Durango (4), Elorrio (4), Erandio (8), Ermua (1), Etxebarri (2), Galdakao (9), Gernika-Lumo (13), Getxo (36), Gordexola (2), Gorliz (6), Gueñes (1), Igorre (2), Iurreta (1), Laukiz (2), Leioa (7), Lekeitio (1), Loiu (2), Mallabia (1), Mungia (8), Murueta (1), Muskiz (1), Muxika (2), Ondarroa (3), Ortuella (3), Plentzia (2), Portugalete (6), Santurtzi (16), Sestao* (?), Sopela (4), Sopuerta (1), Urduliz (1), Trapagaran (4), Zalla (1) eta Zamudio (1).
* Osasun Sailak Sestaon 39 positibo izan zirela adierazi zuen asteazkenean, baina ostegunean, ohar baten azaldu duenez, PCR proba sorta batean "akats tekniko bat egon ondoren, proba horiek kutsatu egin ziren", eta horrek positibo faltsu batzuk eragin zituen.
Gipuzkoan: Aduna (2), Aia (1), Aizarnazabal (1), Alegia (1), Andoain (9), Anoeta (1), Aretxabaleta (1), Arrasate (5), Asteasu (2), Azkoitia (1), Azpeitia (2), Beasain (2), Bergara (8), Deba (1), Donostia (91), Eibar (3), Errenteria (11), Eskoriatza (3), Hernani (4), Hondarribia (3), Ibarra (4), Irun (10), Irura (1), Lasarte-Oria (13), Lazkao (1), Legazpi (2), Mendaro (2), Mutriku (1), Olaberria (1), Orio (2), Oñati (2), Pasaia (1), Tolosa (3), Urnieta (2), Urretxu (3), Usurbil (3), Villabona (1), Zarautz (6), Zestoa (1), Zizurkil (2) eta Zumaia (2).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 347 emakumeak dira eta 353 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (147 kasu).
Covid-19a duten 78 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 111k, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 40 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 107 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 101ek 50-59 urte bitartean, 43k 60-69 urte bitartean eta beste 73k 70 urtetik gora.
1,13 da gaurko R0 indizea (atzo 1,10 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 30 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.
Gainera, atzo 30 pertsona gehiago ospitaleratu zituzten COVID-19arekin lotuta, eta, beraz, dagoeneko 197 paziente daude egun ospitaleratuta koronabirusaren eraginez.
EAEn 547.792 PCR eta 139.997 test azkar egin zaizkie 396.901 pertsonari pandemia hasi zenetik.
Egoera epidemiologikoari dagokionez, 33.866 pertsona kutsatu dira jada, 15.161 positibok gaixotasuna gainditu dute eta ospitalean artatu behar izan dituzten 5.094 gaixori alta eman diete.
Lurraldeka, Bizkaian 15.257 positibo atzeman dituzte guztira pandemiaren hasieratik, Araban 5.263 eta Gipuzkoan 4.769. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 710 lagunek positibo eman dute.
Nafarroan 120 kasu atzeman dituzte, hildakorik gabe
Bestalde, Nafarroan 120 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduotan, baina ez da inor hil. Datu horrek agerian uzten du Foru Erkidegoa "une konplexu eta garrantzitsuan" dagoela une honetan, ospitaleen egoera "egonkorra" den arren; "erantzuteko gaitasun handia" baitu.
Santos Indurain Osasun kontseilariak goizean eskaini duen prentsaurrekoan aurreratu duenez, gaitza atzemateko 1.625 PCR proba egin dituzte azken 24 orduetan Nafarroan, eta, horietatik, % 7,4k positibo eman dute.
"Ospitaleratzeen kopuruak gora egin du pixka bat", baina ez da hildako gehiago izan. Gauzak horrela, pandemia hasi zenetik 533 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez Foru Erkidegoan.
Azken orduetan atzemandako kasu berriei dagokienez, 15-29 urteko taldea da nagusi (kasuen % 35); 14 urtetik beherakoen taldean, berriz, behera egin du gaitzak (% 10); 75 urtetik gorakoena, berriz, kasu positibo berrien % 3 da.
Eremu geografikoen arabera, Iruñeak eta bere eskualdeak kasu gehien pilatzen jarraitzen dute, % 43ko positiboekin, eta, ondoren, Tutera dago, kasuen % 37rekin.