Gizartea
COVID-19
Beraungo igerilekuak itxi dituzte Errenterian, langile batek positibo eman ostean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainerako beharginei PCR probak egin zaizkie, eta igerilekuak desinfektatzen ari dira.
-
Beraungo igerilekuen irudietako bat. Argazkia: Errenteriako Udala
Beraungo igerilekuak itxi dituzte Errenterian, Gipuzkoan, langileetako batek COVID-19an positibo eman ostean, udal iturriek jakinarazi dutenez. Gainerako beharginei PCR probak egin zaizkie, "Osalanek eta Osakidetzak zehaztutako osasun gomendioei jarraituta".
Proben emaitzak ikusita, ikusiko dute "agerraldi bat"edo "kasu isolatua" ote den, iturri berdinek adierazi dutenez.
Igerilekuak desinfektatzen ari dira, "beharrezkoak diren produktuekin eta argibideekin, berme guztiekin berriro ireki ahal izateko".
Erne! Beraungo igerilekua itxita, langile batek positibo eman duelako. Barkatu Eragozpenak. @HerriBizia
— KiROLARiEKIN (@Kirolkide) August 22, 2020