Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Inoizko positibo kopururik handiena atzeman dute EAEn egun bakarrean: 724 kasu

eitb.eus

Hain zuzen ere, positibo berrietako 431 Bizkaian atzeman dituzte, 138 Gipuzkoan eta 124 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 31 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

1:41
Positiboen kopuruak gora egin du. ETBren bideo batetik atertako irudia.

EAEn, 724 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 97 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta zortzi pertsona ospitaleratu zituzten covid-19aren eraginez. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.

Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 431 Bizkaian atzeman dituzte, 138 Gipuzkoan eta 124 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 31 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Halaber, gaitza atzemateko 9.121 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Hain zuzen ere, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Andoain (3), Aretxabaleta (4), Arrasate (1), Azkoitia (1), Azpeitia (9), Beasain (2), Bergara (2), Deba (1), Donostia (50), Eibar (4), Elgeta (1), Elgoibar (1), Errenteria (6), Hernani (4), Ibarra (2), Irun (9), Lasarte-Oria (5), Legazpi (2), Mutriku (3), Oiartzun (1), Ordizia (3), Orio (1), Oñati (1), Pasaia (2), Tolosa (5), Urretxu (1), Usurbil (2), Zarautz (8), Zumaia (4) eta Zumarraga (1).

Bizkaian: Abadiño (2), Abanto Zierbena (4), Areatza (5), Arrieta (1), Arrigorriaga (2), Atxondo (3), Aulesti (1), Balmaseda (1), Barakaldo (36), Basauri (17), Berango (3), Bermeo (4), Bilbo (194), Derio (2), Durango (7), Elorrio (7), Erandio (10), Ermua (1), Etxebarri (1), Galdakao (7), Gautegiz Arteaga (2), Gernika-Lumo (5), Getxo (18), Gueñes (1), Ibarrangelu (1), Igorre (1), Iurreta (1), Leioa (9), Lekeitio (3), Loiu (2), Markina-Xemein (1), Mundaka (1), Mungia (2), Murueta (1), Muskiz (3), Ondarroa (10), Ortuella (3), Otxandio (1), Plentzia (1), Portugalete (10), Santurtzi (10), Sestao (16), Sondika (1), Sopela (3), Sopuerta (2), Urduliz (1), Urduña (1), Trapagaran (4), Zamudio (2), Zeberio (1), Ziortza-Bolibar (1) eta Zornotza (4).

Araban: Agurain (1), Amurrio (9), Gasteiz (104), Laudio (4), Legutio (5) eta Samaniego (1).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 367 emakumeak dira eta 357 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (134 kasu).

Covid-19a duten 75 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 124k, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 53 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 121 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 87k 50-59 urte bitartean, 53k 60-69 urte bitartean eta beste 77k 70 urtetik gora.

1,14 da gaurko R0 indizea (atzo 1,11 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 21 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

97 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan

Bestalde, Nafarroan beste 97 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Guztira, gaitza atzemateko 1.925 PCR proba egin zituzten. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.

Iruñeak eta bere eskualdeak jarraitzen dute kasu berri gehienak biltzen (% 40), jarraian Tuterako osasun-eremuan atzeman dituzte kasu gehien (% 27), eta, ondoren, Lizarrako osasun-eremuan (% 15). Gainerako kasuak (% 18) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.

Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 15-29 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 39), eta, jarraian, 30-44 urteko taldea (% 29). Ondoren, 0-14 urte bitarteko adin-tartea dago (% 10) eta 60-75 urte bitartekoa (% 8). Positibo berrien % 3k 60 eta 75 urte bitartean dituzte. Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 35,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasu berrien % 46 emakumeak dira, eta % 54, gizonezkoak.

Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo zortzi pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil covid-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 532 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.

Bestalde, Nafarroako ospitale-sarean 57 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, horietatik zazpi zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste bost etxean. Gainerakoak, 45 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.

Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.925 PCR proba egin zituzten atzo osasun-sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 8.610 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 97 kasu atzeman zituzten).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.