Gizartea
Koronabirusa
Bilboko Udalak Larrialdi Plana aktibatu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Neurri horrekin Osasun Larrialdiari erantzun "koordinatu eta eraginkor" bat eman nahi diote.
-
Bilboko kaleak. Argazkia: EFE.
Bilboko Udalak Larrialdien Udal Plana martxan jarri du berriro, Eusko Jaurlaritzak ezarritako Osasun Larrialdiari erantzun "koordinatu eta eraginkor" bat emateko. Horrela, Iñigo Urkullu lehendakariaren esku utzi nahi ditu Udalak bere baliabide guztiak "arrisku larriko" egoerei aurre egiteko.
Udalak ohar batean adierazi duenez, Juan Mari Aburto alkatea izan da berriro ere Larrialdien Udal Plana aktibatzeko erabakia hartu duena.
Bilboko Larrialdien Udal Planaren helburua "arrisku larriko egoerei aurre egitea" da, eta baliabideak mobilizatzeko mekanismoak zehazten ditu. Baita herritarrak eta udal-ondasunak babesteko behar diren baliabideak ere, osasun-alerta, istripu, hondamendi edo lazeria publikoren bat gertatuz gero, bai eta Udala eta beste erakunde batzuk koordinatzeko modua ere, publikoak zein pribatuak izan.