Gizartea
Ingurumena
Ekologistak Martxanek alegazioa aurkeztuko du Esako Mina Muga proiektuaren aurka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mina Muga Estatuko lurrazpiko harrobi handiena bihurtuko luke proiektuak eta Ekologistak Martxanek "zuzen zuzenean" arbuiatzen du.
-
2019ko Ekomartxaren geldialdia Ruestan (Zaragoza). Argazkia: Ecologistas en Acción.
Nafarroako Ekologistak Martxanek Mina Mugako proiektuaren aurkako alegazioa aurkeztu du. Proiektuak, Estatuko lurrazpiko harrobi handiena bihurtuko luke Mina Muga eta Ekologistak Martxanek "zuzen zuzenean" arbuiatzen du hori.
Ohar batean aditzera eman dutenez, "segurtasun eta ingurune ondorio larriak izango dituen meatzaritza mega proiektu" bat da; gainera, "hondakin kopuru handia, ibilguen eta akuiferoen gatz-kutsadura, sismikotasuna handitzea (Esako urtegian eragina izan dezake), garraio-kargaren neurrigabekerian edo ur-kontsumo handiegia" eragingo ditu ekologisten esanetan.
Gehitu dute, proiektuak, erregai fosilekiko oraindik eta dependentzia handiagoa sortuko duela, izan ere, beharrezkoak dira potasa ateratzeko, garraiatzeko eta eraldatzeko eta horrek "berotze globalari eta klima aldaketari mesede egiten dio". Potasaren erabilera nagusia ongarri gisa denez, salatu dute, zeharka, nekazaritza industriala ere bultzatzen duela.
Orain, adierazi dutenez,"Mina Muga proiektua (Nafarroa eta Aragoi)" proiektuaren Zaharberritze Planaren eguneratzea publiko egin da, baina, dokumentu hori, ustiapen-proiektuaren berriarekin batera, ingurumen-izapideak egin bitartean egin behar zen publiko.
Ez zen 2019an publiko egin, eta ekologistek adierazi dutenez, egindako laburpen berriak nahikoa aldaketa ditu berriro jendaurrean aurkezteko, bai ustiapen-proiektua, lehengoratze-proiektua eta baita horiei egokitutako ingurumen-inpaktuaren azterlana ere.
Horren ordez, esan dutenez, loturarik gabeko proiektu bat aurkeztu da zeinak "alderdi kontraesankorrak aztertzen" dituen.
Gainera, azpimarratu dute, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak eta Institutu Geografiko Nazionalak proiektuaren aurkako informeak egin dituztela. Informe horietan aipatzen da meatzaritza ustiapenak Esako urtegia bezalako instalakuntza hidraulikoetan izango duen eragin zehatzaren inguruko azterketarik ez dela agertzen.