Itxi

Gizartea

Shanghaiko Rankingaren arabera

EHU, munduko 400 unibertsitate onenen artean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espezialitateei erreparatuta, Ingeniaritza Kimikoan munduko 75 unibertsitate onenen artean dago Euskal Herriko Unibertsitatea.

  • EHUko artxiboko irudietako bat

    EHUko artxiboko irudietako bat. Argazkia: EiTB

Nazioarte mailan hezkuntza-ebaluaziorako sailkapen ospetsuenetarikoa den "Shanghaiko Ranking"ean gora egin du EHUk, eta munduko 400 unibertsitate onenen artean kokatu da.

Espezialitateei erreparatuta, Ingeniaritza Kimikoan munduko 75 unibertsitate onenen artean dago EHU, eta munduko 150 onenen artean, berriz, Nanozientzian eta Nanoteknologian, Kimikan eta Ingeniaritza Metalurgikoan.

Nekane Balluerka EHUko errektorea ohar baten bidez adierazi duenez, "oso berri ona da euskal gizartearentzat oro har, eta Euskal Herriko Unibertsitatearentzat bereziki. Dena dela, konplazentzia alde batera utzi behar dugu eta exijentzia maila berari eutsi".

Bartzelonako Unibertsitatea 150-200 postuen artean dago, Espainiar Estatuko onena, eta Harvardekoa, berriz, lehena.

"Shanghaiko Ranking" sailkapenak hainbat adierazle hartzen ditu kontuan, hala nola, ikasle kopurua, Nobel saridun diren edo izan diren irakasleak, ikerlarien lanen aipu kopuruak, eta Science edo Nature bezalako aldizkari ospetsuetan artikuluak publikatu izana.