Gizartea
Koronabirusa
Nafarroak hurrengo asteazkenean onartuko ditu COVIDari aurre egiteko neurri berriak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Behin dekretua onartuta, NAOn argitaratuko da, eta orduan sartuko dira indarrean Foru Gobernuaren neurri berriak.
-
Tuterako plaza. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Nafarroak, espainiar Estatuko Osasun Ministerioarekin eta beste autonomia erkidegoekin bat eginda, COVID-19ari aurre egiteko neurriak gogortuko ditu. Neurri horiek, Foru Lege Dekretu bidez egokituko dira hurrengo asteazkeneko bilkuran, eta NAOn argitaratu ostean egongo dira indarrean. Neurri horien artean daude segurtasun distantzia zaindu ezin denean erretzea debekatzea edo eta ostalaritzako itxiera ordutegiak aurreratzea.
Horietako batzuk dagoeneko indarrean daude (gune soziosanitarioak blindatzea, baheketak eta ekintza zehatzak berragertzeetan edo familiako eta lagun arteko bilkurak mugatzea), Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, eta beste batzuk indarrean jartzea aurreikusita zituen gobernuak.
Testuak debeku batzuk aurreratzen ditu, bi metroko distantzia mantendu ezin denean erretzea debekatzea leku publikoetan, adibidez, edo baita ostalaritzako itxiera ordua aurreratzea ere 01:00etara, 00:00etatik aurrera bezero berriak onartu gabe (Nafarroan indarrean zegoen neurri hau "ez-jaiak" zituzten herrietan).
Ohiko elkarbizitza taldetik kanpoko bilkura sozialak mugatzeko beharra ere azpimarratu dute, eta gehienez 10 pertsonakoak izateko eskatu dute.