Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Sintomarik ez duen egoiliar batek positibo eman du Bilboko Miserikordian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Joan den asteko ostiralean langileetako bat kutsatu zela jakin ondoren egin zituzten probak.

  • Bilboko Miserikordia adinekoen zentroa

    Bilboko Miserikordia adinekoen zentroa. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Bilboko Miserikordia adinekoen zentroan bizi den pertsona batek positibo eman du koronabirusean eta sintomarik gabe dago, joan den asteko ostiralean langileetako batek positibo eman zuela jakin ostean egindako proben ondoren, kasuaren berri izan duten iturriek jakitera eman dutenez.

Langile horren positiboa detektatu ondoren, dagokion protokoloa aktibatu zen, eta, zehazki, 24 PCR proba egin zitzaizkien kutsatutako pertsona horrekin harreman estua izan zuten langileei eta egoiliarrei.

Azkenik, pertsona batek ere positibo eman duela baieztatu dute, baina sintomarik gabe dagoela, eta Birjinetxe zentrora eraman dute. Bizkaiko Foru Aldundiak bertara lekualdatzen ditu koronabirusak kaltetutako pertsonak, isolatzeko. Egoitzako egoera "zentzuzko normaltasunezkoa" dela adierazi dute iturri berberek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.