Gizartea
Koronabirusa
Lehenengo positiboa Gipuzkoako zaharren egoitzetan uztailaren 3tik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kutsatutako pertsona 92 urteko emakume asintomatikoa da, Donostiako Hermano Garate egoitzako egoiliarra.
-
Lehenengo positiboa Gipuzkoako zaharren egoitzetan uztailaren 3tik. Argazkia: EFE.
92 urteko emakume asintomatiko bat izan da uztailaren 3tik Gipuzkoako egoitzetan atzeman den lehenengo positiboa. Aurreko hilabeteko egun hartan egon zen kutsatu bakarrak gaixotasunari aurre egin dio.
Diagnostikoa, Donostiako Hermano Garate egoitzan eman da, gaixotasuna aurreikusteko behaketa probetan. Egoitzako bi langilek ere positibo eman dute, baina, gainerako erabiltzaile eta langileen PCR probek negatibo eman dute.
Emakumeak, egoitzan plaza pribatu bat du eta Eibarko Ospitalera eraman dute. Han, Foru Aldundiak, hirugarren solairua bereziki prestatua du zaharren egoitzetatik eratorritako COVID-19an positibodun agureak artatzeko.
Kasu hauek azken orduan baieztatu dira, Gizarte Politiketako Sailak egunero emandako datuen eguneraketan, Foru Aldundiak ohar batean adierazi duenez.
Gizarte Politiketako Sailak, Gizarte Zerbitzuen COVID-19aren aurkako Talka Planari jarraituz, egoitza desinfektatzeari ekin dio eta ibilaldiak egiteko baimena bertan behera utzi du han. Gainera, instalakuntzetan duten eguneko zentroa itxi egin dute bestelako ezer esaten duten arte.
Zaharren egoitzei dagokienez, egoitza horretako bi langileez gain, sareko beste langile batek ere positibo eman du. Gauzak horrela, gaur gaurkoz 10 dira koronabirusak gaixotutako zaharren egoitzen sareko langileak.
Azken astean, abuztuaren 3tik 10era bitartean, 1.635 PCR proba prebentibo egin dituzte.