Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Barrikako Golfo Norte itxi dute, bertako langileetako batek positibo eman ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bizkaiko kostaldeko udalerriko establezimendua astelehen honetan itxi dute.

  • Barrikako Golfo Norte

    Barrikako Golfo Norte. Irudia: Google Maps

Barrikako (Bizkaia) Golfo Norte ostalaritza-establezimendua itxi dute, bertako langileetako batek positibo eman ostean, sare sozialen bidez jakinarazi dutenez.

Bizkaiko kostaldeko udalerriko establezimendu hori astelehen honetan itxi dute, langile batek COVID-19an positibo eman duela jakin ondoren. Establezimenduak erabiltzaile ugari izan ohi ditu, batez ere udan, terrazan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.