Gizartea
Koronabirusa
"Urte bukaerarako lehenengo txerto bat prest egotea" aurreikusten du EBk
Agentzia | Erredakzioa
Stella Kiriakides Europar Batasuneko Osasun komisarioak ohartarazi duenez, "txerto batek ez ditu arazo guztiak kolpean konponduko".
-
Lana laborategi batean. Argazkia: EFE
Europar Batasuneko Osasun komisario Stella Kiriakidesek COVID-19en kontrako txertoa 2020 bukaeran prest egoteko itxaropena adierazi du Handelsblatt egunkari alemaniarrean egindako elkarrizketan.
"Momentu honetan iragarpenak egitea oso arriskutsua den arren, baditugu zenbait adierazgarri on esateko hasierako txerto bat prest egon litekeela urte bukaerarako edo datorren urteko hasierarako", esan du.
Kiriakidesek ohartarazi duenez, "txerto batek ez ditu arazo guztiak kolpean konponduko", baina normaltasunera pixkanaka itzultzea ahalbidetuko luke, "herritar talde garrantzitsu bati txertoa jartzen bazaie, arrisku taldekoei batez ere".
Zientzialariek ez dute argi txertoa noiz egon daitekeen prest, garatzeko prozesuak urteak eman litzakeelako edo, teorian, ezinezkoa izan litekeelako.
Bestalde, komisarioak ohartarazi du EBko zenbait estatutan gero eta agerraldi gehiago daudela.
Zentzu horretan, gobernuei “proben, behaketa lanen eta berehalako isolamenduaren bitartez infekzio iturriak isolatzeko” deia egin die.