Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Koronabirusak goranzko joeran jarraitzen du EAEn, 338 kasu gehiagorekin

eitb.eus

Hain zuzen ere, positibo berrietako 233 Bizkaian atzeman dituzte, 57 Gipuzkoan eta 44 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren lau pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

  • Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean.

    Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean. Argazkia: EFE

EAEn, 338 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 233 Bizkaian atzeman dituzte, 57 Gipuzkoan eta 44 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren lau pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Horrez gain, gaitza atzemateko 5.617 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Andoain (bat), Arrasate (hiru), Asteasu (bi), Azkoitia (bat), Azpeitia (bat), Bergara (bat), Donostia (13), Eibar (bat), Elgoibar (10), Errenteria (bi), Getaria (bat), Irun (bi), Lasarte-Oria (bat), Mutriku (hiru), Oiartzun (bat), Ordizia (bat), Oñati (bat), Pasaia (bat), Tolosa (bat), Soraluze (bat), Usurbil (bi), Zarautz (sei) eta Zizurkil (bat).

Bizkaian: Arrigorriaga (bat), Balmaseda (bat), Barakaldo (28), Basauri (bost), Bermeo (bat), Bilbao (126), Durango (hiru), Erandio (14), Ermua (bi), Etxebarri (bat), Galdakao (bat), Getxo (bederatzi), Leioa (hiru), Lemoa (bat), Lemoiz (bat), Lezama (bi), Loiu (bat), Ondarroa (hiru), Ortuella (bat), Portugalete (bederatzi), Santurtzi (zazpi), Sestao (sei), Sopela (hiru), Sopuerta (bat), Urduliz (bat), Zaldibar (bat) eta Zalla (bat).

Araban: Amurrio (bat), Iruña Oka (bat), Laudio (bat), Agurain (bi), Gasteiz (38) eta Zigoitia (bat).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 147 emakumeak dira eta 191 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 20 eta 29 urte bitartean dituzte (69 kasu).

COVID-19a duten beste 30 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 59 euskal herritar 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 24 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 57 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 44k 50-59 urte bitartean, 25ek 60-69 urte bitartean eta beste 30ek 70 urtetik gora.

1,31 da gaurko R0 indizea (atzo 1,26 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun bost pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

Nafarroan beste 81 kasu eta beste ospitaleratu bat izan dira

Testuinguru horretan, Nafarroan, asteazkenean, COVID-19ko 81 kasu berri atzeman dituzte, eta herritar bat ospitaleratu dute; hala eman du jakitera Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuak, 1.641 PCR proba eginda.

Bestalde, Erriberara fruta-bilketarako iritsitako 84 langileri PCR probak egin dizkiete, eta denak izan dira negatiboak, Nafarroako Gobernuak esan duenez.

Kasu berriei erreparatuta, gehienak, % 59, Iruñean eta Iruñerrian atzeman dituzte. Tuterako Osasun Eremuan, aldiz, positibo berrien % 22 detektatu dituzte. Gainerako kasuak Foru Erkidegotik banatuta daude.

Adinari dagokionez, gehiengoa duen profilak gaztea izaten jarraitzen du. Batezbesteko adina 34,6 urtekoa da, eta kasu gehienak 30-69 urte arteko tartean atzeman dituzte. 75 urtetik gorako herritarren artean, asteazkeneko PCRko positiboen % 2 detektatu dituzte.

Epidemiologia-bilakaeraren ikuspuntutik, asteazkenean lagun bat ospitaleratu zuten, COVID-19a ospitaleratzeko arrazoi nagusia izanik. Ez da inor hil gaixo hori dela eta, eta, beraz, Foru Erkidegoan, pandemia hasi zenetik, 529 herritar zendu dira koronabirusagatik.

Nafarroako ospitale-sare publikoan, COVID-19a duten 41 pertsona daude ospitaleratuta. Horietako lau Zainketa Intentsiboetako Unitatean daude, eta beste bost, aldiz, etxez etxeko ospitalizazioan daude. Gainerakoak, 32 gaixo, gela batean daude. 41ek positibo eman dute PCR proba batean, nahiz eta ospitaleratu zutenean COVID-19a ez izan horretarako arrazoi nagusia.

Detekzio goiztiarraren eta kasuen jarraipenaren sistemari dagokionez, asteazkenean, guztira, 1641 PCR proba egin zituzten osasun-sare publikoan. Horietan atzean zituzten arestian esandako 81 kasu horiek.

Guztira, 81 kasu horiek barne, pandemia hasi zenetik, 7108 positibo atzeman dituzte Nafarroan, koronabirusagatik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.