Itxi

Gizartea

ARABA

Gasteizko diskoteka bat hustu dute dantzatzen eta maskara ez erabiltzen uzteagatik

EITB.EUS

Diskotekan zeuden bezeroak aterarazi zituzten agenteek; jabeei, berriz, administrazio-espedientea ireki zieten.

Asteazken goizaldeko 01:30ak aldera, Ertzaintzako agenteek Gasteizko erdiguneko diskoteka bat hustu dute, osasun-neurriak ez betetzeagatik.

Ertzaintzako iturrien arabera, jendea pistan dantzatzen ari zen, guztiak maskararik gabe eta eskatutako gutxieneko distantzia errespetatu gabe.

Arau-hauste horien aurrean, agenteek diskotekan zeuden bezeroak aterarazi zituzten; jabeei, berriz, administrazio-espedientea ireki zieten.