Itxi

Gizartea

Udal igerilekuak

Mendizorrotzan eta Gamarran gehiengo edukiera izango da gaurtik aurrera

EITB.EUS

Abuztuaren 6tik aurrera txirrista zuriak, haurrentzako igerilekuetakoak eta perretxikoak irekiko dira, baina ez hodi itxiak, ezta jacuzziak ere.

  • Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuak

    Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuak. Argazkia: EiTB.

Gaurtik aurrera, Mendizorrotzako eta Gamarrako instalazioek gehieneko edukiera izango dute: 3.000 abonatu Mendizorrotzan eta 3.400 Gamarran (2.900 abonatu eta 500 ez abonatu) eta txandaka (goizez eta arratsaldez).

Horrez gain, abuztuaren 6tik aurrera txirrista zuriak, haurrentzako igerilekuetakoak eta perretxikoak zabalduko dituzte. Ez horrela Mendizorrotzako eta Gamarrako hodi itxiak (beltzak) eta Aquamendiko jacuzziak, kanpaina osoan itxita egongo direnak.