Itxi

Gizartea

COVID-19 agerraldia

Erandiogoikoako batzokia itxi dute lau positibo baieztatu ondoren

eitb.eus

Erandiogoikoako batzokiak (Bizkaia) ostiralean itxi zituen ateak. Bi kutsatu bertako langileak dira.

  • Erandiogoikoako (Bizkaia) batzokia, itxita. Irudia: EiTB

    Erandiogoikoako (Bizkaia) batzokia, itxita. Irudia: EiTB

Erandiogoikoako (Bizkaia) batzokiak eta garagardotegiak iragan ostiralean itxi zituzten ateak, zenbait pertsonak COVID-19 PCR probetan positibo eman ondoren. Gutxienez lau positibo baieztatu dituzte, horietako bi bertako langileak dira, eta guztiek batzokiarekin harremana dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek ETBri azaldu diotenez.

Oraingoz proba masiborik egitea baztertu du Erandioko Udalak.

Gainerako langileei PCR probak datorren astean egingo zaizkiela azaldu du Erandioko EAJk sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. “Erakunde ofizialek agintzen dizkiguten protokolo eta neurrien” berri emango dute, jeltzaleek gaineratu dutenez.

Bestalde, “dispositibo berezirik” martxan jarri ez dutela azpimarratu du Osasun Sailak.