Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Aldi berean pertsona biren bisita jaso ahal izango dute adinekoek zahar-egoitzetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, debekatuta izango dute zentrotik ateratzea. "Oraingoz, ez dute kalera irteteko baimenik izango; bai, ordea, zentro barruko lorategietan edota leku komunetan ibiltzeko", zehaztu du Murgak.

  • Adinekoek pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute EAEko zahar-egoitzetan

    Zahar-egoitza. Argazkia: EFE

Aldi berean pertsona biren bisita jaso ahal izango dute adinekoek Euskadiko zahar-egoitzetan. Bestalde, adinekoek debekatuta izango dute zentrotik ateratzea, Nekane Murga Osasun sailburuak iragarri duenez.

Gasteizen emandako prentsaurrekoan Murgak azaldu du Osasun Saila foru aldundiekin bildu zela asteazkenean, COVID-19a dela eta, uztailaren 18an hartutako neurri bereziak aztertzeko.

Esan bezala, bisiten inguruko erabakiak hartzeaz gain, adinekoen irteerei buruz ere jardun zuten. Hartara, halabeharrezkoak diren kontuetarako soilik irten ahal izango dira adinekoak zahar-egoitzetatik. "Oraingoz, ez dute kalera irteteko aukerarik izango; bai, ordea, zentro barruko lorategietan edota leku komunetan ibiltzeko", zehaztu du Osasun sailburuak.

"Kasu batzuetan bisitak nahitaezkoak dira, horregatik erabaki dugu duela bi asteko egoerara itzultzea", gaineratu du.

"Alegia, adinekoek senitarteko edo lagun biren bisita jaso ahal izango dute aldi berean", berretsi du Murgak. "Sintomak dituztenek edo positiboren batekin harremana izan dutenek ez dute zahar-egoitzetan sartzeko baimenik izango", azpimarratu du.

Murgaren esanetan, arriskutsua da bisitak onartzea, baina "handia da, halaber, adinekoei egiten dien mesedea".

Goiz erantzun dugu

Barakaldoko zahar-egoitza batean izandako kasu positiboaren harira, Murgak adierazi du neurri bereziak hartu dituztela. "Aurreikusitakoaren arabera, gaur bertan izango ditugu PCR proben emaitzak", argitu du.

"Goiz erantzuten ari gara, eta hori da izan behar dugun jokabidea", amaitu du.