Gizartea
Eguraldia
43 gradurainoko tenperaturak, haizealdi gogorrak eta suteak izan dira gaur EAEn
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sestaon (Bizkaia) neurtu dute, ostegun honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko tenperatura altuena: 43 gradu. Beroa ez ezik, haizea ere izan da protagonista.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak emandako datuen arabera, Donostian 40,7 gradu izan dira ostegun eguerdian; Bilbon, berriz, 40,4, eta Gasteizen termometroak 35,9 graduraino iritsi dira. Arrasaten ere 40 gradutik gora neurtu dituzte; 40,6, zehazki.
Dena den, Sestaon (Bizkaia) neurtu dute Euskal Autonomia Erkidegoko tenperatura altuena: 43 gradu.
Beroa ez ezik, haizea ere izan da protagonista gaur EAEn. Gasteizen, adibidez, terrazaren bat edo beste bota du, eta kalteak eragin ditu. Gernikan, berriz, zuhaitz bat erosi da, haize-bolada bortitz baten ondorioz.
Gainera, suteak piztu dira zenbait tokitan; horietatik larriena, Ispasterren, Lekeitiotik oso hurbil. 15:30ean piztu da sua, eta dagoeneko kontrolpean badute ere, suhiltzaileak lanean dauden oraindik ere.
Amaitzeko, Bastidan txingorrada heldu da beroaldiaren ostean, arratsalde partean.
Ostiralerako iragarpena
Ostiralerako ere muturreko tenperaturak iragarri dituzte, baina abisu horia ezarriko dute, alerta laranja beharrean. Hain zuzen ere, 12:00etatik 19:00ak arte egongo da indarrean. Araban espero da bero handiena, 36 graduraino hel daitezke termometroak, hegoaldean.
Bestalde, Araban baita, abisu horia ezarriko dute, eguerditik 19:00ak arte, sute arriskuagatik, tenperatura altuak ez ezik, hegoaldeko haizeak ere gogor joko baitu, eta hezetasun gutxi egongo baita lurralde osoan.