Itxi

Gizartea

Migrazioa

418 migratzaile heldu dira Murtziara, 31 pateratan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Migratzaileetako bik positibo eman dute PCR proban, eta osasun-etxe batera eraman dituzte. Bestalde, kutsatutako bi lagun horiekin pateran zihoazen gainerako migratzaileei koarentena ezarri diete.

  • 418 migratzaile heldu dira Murtziara, 31 pateratan

    418 migratzaile heldu dira Murtziara, 31 pateratan. Argazkia: EFE

Murtziako kostaldera 31 pateratan iritsitako 418 migratzaile artatu dituzte Guardia Zibilak eta Itsas Salbamenduak, ostiralaz geroztik. Gehienak gizonezkoak eta aljeriarrak dira, Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Ostiralean, esaterako, 13 ontzi heldu ziren, 18 migratzailerekin. Larunbatean, berriz, 232 pertsona iritsi ziren, 18 pateratan.

Orain arte, migratzaileetako bik positibo eman dute PCR proban, eta osasun-etxe batera eraman dituzte. Kutsatutako bi lagun horiekin bidaiatu zuten gainerako migratzaileei koarentena ezarri diete. Bestalde, ihes egin zuten 15 lagun bilatzen dabil Polizia.

Ia migratzaile guztiak Cartagenako kaira eraman dituzte. Han, Polizia Nazionala eta Gurutze Gorria arduratuko dira haien osasun egoera aztertzeaz eta arropa eta jantziak emateaz.

Koronabirusaren pandemia dela eta, Aljeriako muga itxita dagoenez, ospitaletan bakartu ez dituzten migratzaileak, 72 ordu igarota, aske utziko dituzte. Dena dela, gobernuz kanpoko erakundeak ostatu emateaz arduratuko dira.