Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Gaueko establezimenduak ixteko ordutegia mugatuko du Nafarroak

Agentziak | Erredakzioa

Azken asteetako datu epidemiologikoak direla eta hartzen ari dira neurri horiek, harreman sozialei eta gaueko aisialdiari lotutako agerraldiekin.

  • Iruña, artxiboko irudi batean.

    Goizaldean taldeen gehienezko kopurua hamar lagunera murriztuko du. Irudia: EFE.

Nafarroako Gobernuak mugatu egingo du gaueko establezimenduak ixteko ordutegia, eta gainerako taberna eta jatetxeekin parekatuko du (02:00ak arte), eta goizaldean taldeen gehienezko kopurua hamar lagunera murriztuko du, lokal horiek ixtean jendetzarik ez sortzeko.

Asteazken honetan, Gobernu bilkuran, arautuko dituzte neurri horiek, Santos Indurain Osasun kontseilariak iragarri duenez. Behin erabakita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta indarrean sartuko dira.

Azken asteetako datu epidemiologikoen ondorioz hartzen dira neurri horiek, gizarte esparruari eta gaueko aisialdiari lotutako agerraldiekin.

Sailburuak "oreka konplexuaz" hitz egin du, osasun publikoa, bizitza ekonomikoa eta soziala zaindu behar direlako, eta, ildo horretan, adierazi du gizarte osoa zigortzen duten atzerapauso indiskriminatuak ez egitea dela estrategia, arauak betetzen dituzten pertsona gehienak, batez ere, eta ehun ekonomikoan daudenak ere.

"Jarduera selektiboak, mailakatuak, proportzionatuak, sendoak eta koherenteak", bilatzen direla azaldu du.