Gizartea
LURRALDEBUSA
Gidari bati eraso diote Gipuzkoan, autobusera maskararik gabe sartzen ez uzteagatik
EITB.EUS
Erasoa Donostia eta Hondarribia arteko ibilbidea egiten duen Lurraldebuseko autobusean izan zen, E-27 linean.
Igande goizean hiru gaztek Lurraldebus autobus zerbitzuko gidari bati eraso egin zioten, hark autobusetik jaisteko agindu zienean, gazteek maskararik ez zeramatela ikusita.
Donostia eta Hondarribia arteko ibilbidea egiten duen autobusean gertatu zen, E-27 linean. Hiru gazte autobusera igo ziren, eta gidariak, maskararik ez zeramatela ikusita, autobusetik jaisteko eskatu zien. Une horretan, gazteek edaria bota zuten gidariaren holtzaren kontra, eta, ondorioz, garbiketa zerbitzuetara deitu behar izan zuten.
Langileek elkarretaratzera deitu dute ostegun honetan, gertakariak salatzeko, eta autobus konpainiak lekukoen laguntza eskatu du gazteak aurkitzeko.