Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Kantabrian koronabirusean positibo eman zuen turista euskaldun bat, etxean isolatuta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Turistarekin zeuden beste zazpi lagunei ere PCR proba egin diete kontaktu-azterketa bat egiteko. Guztiek negatibo eman dute.

Kantabriak koronabirusean positibo berri bat antzeman du asteburuan Selayako landetxe batean asteburua igarotzen ari zen euskal turista talde batean. Positibo eman duen euskal turista bere etxean isolatuta dago EAEn. Berarekin zeuden pertsonak ere isolatuta daude, baina negatibo eman dute PCR proban.

Osasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, turista covid-19aren sintomak agertzen hasi zen Selayan egin zuen egonaldian, eta, ondorioz, PCR proba egin zioten.

Gainera, turistarekin zeuden beste zazpi lagunei ere PCR proba egin zieten kontaktu-azterketa bat egiteko, koronabirusean positibo eman duen pertsona batekin bizi izan direlako, eta guztiek negatibo eman dute.

Euskal turista hori positiboa zela jakin zenean, isolatu eta konfinatu egin zuten, eta berak erabaki du EAEn bere etxean egotea, gainerako lagunek bezala.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak nahitaezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.